3000 metroko lasterketa

3000 metroko lasterketa egungo atletismoaren iraupen-erdiko lasterketa mota bat da, gizonezkoen modalitatean Olinpiar Jokoetako edo Munduko Atletismo Txapelketako programan inoiz sartu ez dena.

Emakumezkoen modalitatean, lasterketa hau 1984an Olinpiar Jokoetan estreinatu zen Los Angelesen egin zen edizioan, eta geroago 1996an desagertu zen Atlantan ospatu ziren Jokoetan, 5.000 metroko lasterketarekin ordezkatu zutenean. Era berean, Munduko Atletismo Txapelketan, ekitaldi hau lehenengo lau edizioetan bakarrik ospatu zen, 1995ean Göteborgen ospatu zen edizioan, 5000 metroko lasterketarekin ere ordezkatu zen arte.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy